XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

D. Eduardo Saénz Biasterikoaren jaiotetxea eta bere harmarriaren xehetasunak.

Zenbaki 6 etxea, bihurgunean edo bi atalak lotzen dituen gunean aurkitzen dena, XIX. mendean eraikia izan zen.

Orube angeluzuzen luzeska baten gainean jasoa, harlanduzko hiru oinplanoz osatua dago, baina badu harlangaitzezko zati bat edo beste ere.

Bere behe-oinean ataurre bat dauka eta hemendik lakoa kokatzen deneko barrundegira pasatzen da; gero ikuiluetara eta hemendik deskarga-arku zorrotz baten azpitik kalatura iristen da (hori guzti hori harlanduz egina dago), eta pisuekin komunikatzen duen eskailerara azkenik.

Harritzekoa da nola pisuko eta ganbarako barrundegi batzuk maila desberdinetan egituratuak dauden, esleitu izan zaizkien funtzio edo destino bereiziengatik.